Neguan erleen hilkortasun-tasa % 5koa da, baina azken bolada
honetan % 32ra ere igo dela salatu du Erleen Institutuak. Zuberoan egin
berri duten kongresuan hiru kausa nagusi aipatu zituzten:
Zomorroak hiltzeko intsektizidak: landare
guztietan barreiatzen da, eta erleek ere xurgatzen dute.
Genetikoki
aldatutako haziak, zomorroen kontrako pozoiak baitituzte, eta
Asiako erleztarrak, hauek gero eta gehiago dira, eta lurraldean aurrera
egiten duten neurrian, erleak erailtzen dituzte.
Jakina da erleek egiten
duten lana ezinbestekoa dela, eztia eta ezkoa emateaz gainera, lan
egiten loretik lorera ibiltzen direlako… Edo horri esker gertatzen da
landareen polinizazioa. Erleak galduko balira, munduak utziko lioke
orain ezagutzen dugun bezalakoa izateari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario