Toki bakoitzeko inguruak eta han bizi diren bizidunek (animali eta landare) eratzen duten sistemari EKOSISTEMA deitzen diogu. Bizidunek ezin dute edozein lekutan bizi, ingurura moldatu behar dute bizitzeko; hau da bizidunek eta inguruak elkarren arteko harremana dute.
Baliabide honekin ekosistema zer den, oinarrizko sailkapen bat (naturalak, gizatiartuak), izakien arteko erlazioak (elikadura kateak, kontsumitzaile motak), ingurumena eta gizakiaren eragina, berotegi efektua eta birziklaketa landu daiteke. Ariketatxoak ere baditu. Klik egin irudian (Adobe Flash Player exekutatzea eskatuko du. Firefox-ekin hobe.)
Ekosistema motak
Bideo hauek ere lagungarrriak izan daitezke ekosistema zer den eta ekosistema motak ezagutzeko.
EUSKAL HERRIKO EKOSISTEMAK.
EUSKALNATURA web gunean Euskal Herriko habitat nagusiei eta berauek osatzen dituzten landare, animali eta onddoei buruzko informazioa aurkitu dezakegu.
Txingudiko padurak eta Plaiandiko naturgunea gertu ditugun habitat garrantzitsuak dira. Bisitatzea gozamena da. Kontaktua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario